miércoles, 10 de diciembre de 2008

lunes, 17 de noviembre de 2008

Leioako campus berriztua abian

Hona hemen Leioako campus berriztatuari buruzko bideolana, Eduvlog bideoblogak babesturik. Eskerrak ematen dizkiot Carmelo Garitaonandia irakasleari ideiagatik, berak egindako eskaria EHUko ikasle eta irakasle guztientzat argibide izan daitekeelako. Urte txarrak pasako ditugu harik eta lanak amaitu arte eta irudiak ikustea lasaigarria izan daiteke. Orain, nire ikasleei honakoa eskatzen diet: bideoaren erreferentzia nola egingo duzue? bakoitzak bere blogean zelan jarriko du? Ezustekoa eman niri! Iraupena: 02:53.



Palazio's mobCVlog: New campus of Leioa
Technorati: Leioa Autor: G. Palazio Wikipedia: universidad

miércoles, 12 de noviembre de 2008

XXI. mendean ikastea zer den

Bideo honetan, irakaskuntzari buruz hitz egiten da. Iada XXI.mendean gaude, baina ikastetxeetan martxan dagoen irakaskuntza mota ia berbera da 60. hamarkadatik. Ikasgelak ez dira erosoak, eta ez dute kreatibitatea bultzatzen eta guztiz beharrezkoa da puntu horiek errespetatzea, behar bezalako irakaskuntza bat eskaintzeko. Ikasketen ondorioz, beraien buruarekin konpetitiboak diren pertsonak lortu behar dira, eta aldi berean gainontzekoekin kooperatzen dutenak.Bi propietate hauez gain, kolaborazioa, partehartzaileak izatea ere lortu behar da etorkizuna beraien esku izango duten ikasle hauengan.

Horretarako, inguru egoki bat eskaintzeaz gain teknologia berriak bultzatu behar dira ikasteko orduan, XXI.mendean gaude ordua da iada teknologiari ateak irekitzeko.

Zintzilik Irratia


Zintzilik Irratia Oreretako irrati librea da. 1984. urtean sortu zen kolektibo hau, Euskal Herrian zehar Irrati Libreak sortzen ari ziren garaian.

Historia apur bat:
Zintzilik Irratia etxe zahar bateko gela batean hasi zen martxan. Oreretako zenbait talde (emakumeak, ekologistak, antimilitaristak…) etxe honetan biltzen hasi aurretik, bertan, Alkoholicos Anonimosekoak biltzen ziren. Etxea zaharra zenez lan asko egin behar izan zen hura konpontzen, honez gain, kalean ere hainbat aktibitate antolatu zituzten sortzen ari zen irrati berriaren mesedetan. Baina irratia aurrera eramatearen lana ez zen erraza izan, zeren hamar urte pasa ondoren eta teilatua, ganbara eta etxeko beste hainbat atal konpondu ondoren etxea bera baizetorren.
Zintzilik irrati taldeak eta herriko talde antimilitaristak lan gogorra burutu zuten udalaren aurka etxearen berriketa aurrera eramateko, herriaren kasko historikoan baitzegoen eta ondorioz udalak zegoen bezala mantendu nahi baitzuen. beraz, lan asko egin ondoren udalak beste egoitza bat eskeini zien herriko Herreria zaharra eta bertan finkatu zen azkenik irratia 1995.urtean.

Zer da?
Zintzilik Irratia kolektibo autogestionatua da eta asanblada baten bidez funtzionatzen du. Bere emisio eremua Oarso Bailara da, hau da Lezo, Oiartzun, Pasaia (Antxo, Donibane, San Pedro, Trintxerpe), Donostiako ekialdea (Altza, Herrera eta Bidebieta) eta Orereta. 1999. urtetik 24 orduz emititzen da irrati honetan, zuzenean 5 edo 6 bat ordu arratsalde-gau partean, errepikapenak goizeko 09:00etatik aurrera eta kuñak eta musika gainontzeko orduetan.

Beraien hitzetan, Zintzilik Irratia irrati ireki eta partehartzailea da, bertan gizarte kapitalista eta errepresibo bat aldatzeko lanean ari diren pertsona eta taldeek lekua dutelarik. Beraien helburua, irratia bezalako komunikabide batekin esperimentatzeaz gain, botereari salduta dauden komunikabide ofizialek isiltzen dituzten salaketa, lan eta proposamenei ahotsa ematea da. Adierazpen Askatasunaren alde borrokatzen dute bertan, ahots inkorfomista eta iraultzaileak irratien munduan gero eta baztertuagoak dauden garai hauetan, eta mundu aske eta solidarioago baten alde borrokatzen ari diren pertsona eta taldeei irekitzen zaie Zintzilik Irratiko uhinak.

Kontaktua:
- E POSTA: zintzilik@zintzilik.net

zintzilik@sindominio.net

- TFNOA: 943 52 74 07

- POSTA KUTXA: 275 PK, 20100 Orereta - Errenteria (Gipuzkoa, Euskal Herria)

-EGOITZA: Herreria – Perrategia, Tomas Lopez kalea 17, 20100 Orereta - Errenteria (Gipuzkoa, Euskal Herria)

lunes, 10 de noviembre de 2008

Angus and Julia Stone





Just a Boy





Wasted





Beast





Paper Aeroplane






Hollywood




martes, 28 de octubre de 2008

The Corporation



The corporation dokumentala,soziedade anonimo edo enpresen inguruan aritzen den produkzio kanadiarra da. Soziedade anonimo hauen funtzionamendua azaltzen du, inolako mozorrorik gabe, enpresa hauen egia latza azalduz.

Enpresek beraien helburuak lortzeko, beren nahietara iristeko edozer egiteko prest daudela adierazten dute, edozein baliabide erabilita. Eta film honetan, baliabide guzti horiek azaltzen zaizkigu, enpresek egiten dituzten trikimailu guztiak laburbiltzen zaizkigu eta gaian adituak diren pertsonek iritzia ematen digute. Enpresariak ere ageri dira gaiaren inguruan duten iritzia adieraiz eta modu batean beraiek ibilitako joku zikinak jendearen aurrean aitortuz.

Oso interesgarria iruditu zait dokumentala, eta guztiz harrigarria.Ez diot esateagatik, benetan diot, gizaki guztiok ikusi beharko genukeen film bat dela, batez ere gure gizartekook. Ohartzeko, munduari egiten diogun kaltea noraino iristen den, jakiteko nola galtzen dugun askotan gizatasuna soilik gure nahiak lortzeko. Denok kexatzen gara beti, enpresen funtzionamenduaz baina gero egitan ez dakigu hauek nola funtzionatzen duten, nola jokatzen duten eta film honen bidez gertatzen den zati handi batetaz ohartzen zara.

Guztiok dakigu enpresetan horrelako trikimailuak existitzen direla, baina izugarria da gai horren inguruan inolako estalkirik gabe dena azaltzea.Baina apur bat arraroa iruditu zait, enpresa buru asko dokumental honetan parte hartzera eskeintzea.Sinestezina iruditu zait adibidez, Wall Streeteko brokerrrak 11-San sentitu zuena adierazteko gai izatea,hau da,gehiago arduratzea urrearen prezioaz eta haren igoerarekin poztutzea. Ez dit harritzen sentimentuak berak, egunero sentitzen baitugu gizaki guztiok horrelakoak, Irakeko gerraren aurrean adibidez.Kezkatzen gaituena ez baita jendea hiltzea baizik eta guri horrelakoren bat egitea, amenazatua sentitzea. Arraroa iruditzen zaidana da sentimendu horiek onartzeko gai izatea.

Dokumental hau ikusi eta gero, jende gehienak pentsatuko du munduak ezin duela horrela jarraitu, honen aurrean zerbait egin behar dela, borrokatu egin behar dela. Baina hitzak erabiltzea beti da erraza,salaketak egitea beti da erraza, zaila dena da eginbehar horiek betetzea. Eta gure kasuan, zorionez, gu ez garenez kaltetuak baizik eta kaltetzaileak, edukiko dugun arazo bakarra agian gauean lo faltarena izango da. Lo falta, gaizki sentitzen garelako mundua horrela izateaz, baina hurrengo egunean berriz desagertuko dira kezka denak, gu ez baigaude heriotzaren atarian, heriotz horiek agintzeaz arduratzen baizik. Eta bai, egia da dokumentala ikusi eta gero gaizki sentituko garela apur batean, bainaa c'est la vie!ezta?

NIRE TOP ZAZPI








Wikipedia:Informazio iturri garrantzitsua da wikipedia, edozein gairen inguruko informazioa aurkitzeko erabat egokia.

Google:Erabilienetakoa den interneteko aurkitzailea.

Blogger:Norberak gogogko dituen gaien inguruko gaiak egiteko.

Peliculas Yonkis
: Edozein film ikusteko erabili dezakegun webgunea.

Hamunter
: Zinearen inguruko hainbat informazio jasotzeko webgunea.

Fotolog:Norberaren lagunekin harremanak mantentzeko webgunea.

Youtube: Hainbat bideo ikusteko eta eskegitzeko webgunea.